Gipuzkoa irudikatuz
#Gi2030 Galderak eta proposamenak bilatzen ditugu
Iritsi da azken tailerra. Duela egun batzuk, galderen eraikuntza kolektiborako fasea itxi genuen, hainbat frontetatik mehatxatuta dagoen gai bati buruz gogoeta egiteko: ongizatea, osasuna eta zaintza. Tailerreko bigarren saioa zen. Aurreko hitzorduan, ikasleek, ikertzaileek eta hainbat administrazioetako agente teknikoek hain konplexua den gai baten nondik norakoak landu zituzten, ardatz tematiko nagusiak identifikatuz. Azken tailer honetan analisiari jarraipena eman genion, prozesuaren hurrengo faseek gidatu beharko dituzten galderak eraikiz.
Ohi bezala, saioa bideo-pilula batekin hasi genuen,...
Gehiago irakurri
Azken tailerra, Ongizatea: Osasuna eta Zainketen gaiei eskainia, hegan pasatu zaigu. Ez da harritzekoa, hain konplexua eta gorpuztua den gai hau inguratzen duten kezka, zailtasun eta erronkek ez baitigute atsedenerako tarterik eman. Hau poza!
Profil akademiko eta profesional desberdineko 20 pertsona inguru bildu gara Psikologia Fakultateko areto batean, Gi2030 prozesuaren bigarren fasea osatzen duten tailerren zikloan geratzen zen azken kaxa irekitzeko. Gipuzkoako Foru Aldundiko, Tabakalera-Donostiako eta UPV/EHUko Gipuzkoako Campuseko irakasleek eta ikasleek beren ikuspuntuak eman dituzte Gipu...
Gehiago irakurri
Tailerren azken txanpara hurbiltzen ari garen arren, etorkizun desiragarrietara heltzea bideratuko duten galderak lantzen jarraitzeko ahaleginak bizi-bizirik dirau. Orain arte bezala, ikerketa-taldeak UPV/EHUko Gipuzkoako Campuseko ikasleak deitu ditu, Zientzia: teknologia eta berrikuntza gaiari buruz hasitako tailerrari jarraipena emateko.
Bigarren saio honetan, lehen topaketatik atera ziren gaien aukeraketa izan dugu abiapuntu, prozesuaren hurrengo faseetarako motor izango diren galderak biltzeko.
Aurreko dinamiketan, World Kafea izan da ideiak trukatzeko eta galderak elkarrekin sortzeko auker...
Gehiago irakurri
Bigarren fase honetan egin nahi ditugun sei tailerretatik bakarra geratzen zaigu. Beraz, aurtengo #Gi2030 parte-hartze prozesuan espero dugunari begiratzeko unea da.
Gipuzkoa ikuspegi partekatu batetik irudikatu nahi dugu, eta, horretarako, hainbat formatu, leku eta gai-eremutan ikusitakoa partekatzen dugu. Sengek dioen bezala, ikuspegi partekatua ikuspegi pertsonaletatik soilik eraiki daiteke; beraz, abiapuntua gure zalantzak, ziurgabetasunak eta etorkizunerako itxaropenak dira. 2. fase honetan, galdera interesgarri eta harrigarri asko bildu ditugu. Itxi aurretik, fintzeko eta bateratzeko proz...
Gehiago irakurri